Eskolak

ALBI GAZTAK artzaintzan eta Idiazabal gazta ekoizpenean oinarritzen den ustiategi familiarra da. Interpretazio gunea dugu bertan, non artzaintzaren eta ardi latxaren esneaz egindako Idiazabal gazta ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzera ematen ditugun.

 

   

 

Estrabiaren (ikuiluaren) bisitan zehar artzaintza eta ardiaren elikadura ezagutuko duzue: ezaugarri morfologikoak, garai ezberdinak (ernaltze garaia, erditzeak, esne-aldia, ekoizpena), ardien digestio berezia, artzaintza estentsiboak ingurugiroan daukan eragin baikorra, mendiko txabola eta artzaintza. Betiko artzaintzaren nondik norakoak alegia.

 

Ondoren ikasle bakoitzak mamia egingo du, honen bidez Idiazabal gaztaren ekoizpenaren nondik norakoak eta ardi latxaren esnearen bereizitasunak ezagutuko ditu. Ikasle bakoitzak bere mamia etxera eramango du

 

Bukatzeko artzain txakur erakustaldia egongo da, bertan artzainaren lankide eta lagun onena ezagutzeko parada bikaina izango duzuelarik.

 

Adin guztietarako egokitutako bisitak: haur hezkuntza, lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza.

 

ALBI GAZTAK
ARRUAZUKO ARTZAINAK

Kontaktua: 681083409 (Aritz)