Produktuak

Produktuak

Albi Idiazabal naturala

Gure mendietako zein aranetako belardien kalitate bikainari eta hauek janda ardi latxak sortzen duen esneari esker baldintza ezin hobeak sortzen dira  gazta bezalako jaki bat sortzeko.

Albi gazta, gure arkumeen gatzagi naturalarekin egiteak eta azalean parafina edo margo jangarri babeslerik ez erabiltzeak  produktu artisau gixa bereiztea ahalbidetzen digu. Horrela gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.

Albi Idiazabal ketua

Bertako basoetako pago egurrez ketutako Albi Idiazabal gazta.

Gaztak behar duen zaporea mantenduz, ketzean, ke zaporeaz aparte, gozo zapore berezi bat ere bereganatzen du gaztak.

 

 

Albi Urdin

Artzai-Gaztako gazten aukera esklusiboena da, zehaztasun handiz egina.
Artzai-Gazta elkarteko artzainek beren gaztarik onenak aurkezten dituzte Idiazabalgo Jatorri Deiturako dastatze batzordeak eta Zumitz kalifikazio taldeko artzainek diseinatutako kontrol organoleptikoetara. 3 hilabeteko gutxieneko heltze aldikoak izan behar dute gazta horiek, eta artzainek beren artaldeetako latxa ardien esne gordina soilik erabiliz eginak.
Ezarritako parametro guztiak gainditzen dituztenek soilik lortuko dute kalifikazioa.
Gazta bakoitzak zenbaki bat izango du, bai eta ziurtagiri bat ere; hau da, altxor gastronomiko paregabeak izango dira.
 

Krema urdina

Gaztazaharrarekin egindako krema fina da. Hau ere ogian zabalduta jateko egokia, gaztazaharra baino xuabeagoa da.

Gaztazaharra

Gure gazta zaharrekin egindako nahasketa batetatik ateratzen dugun produktua dugu hau. Ogian zabalduta eta ardo on batekin jateko jaki paregabea.