Gure gazta

Ardi latxaz osatutako artaldeekin egiten den artzaintzak, apenas jasan du aldaketarik neolitikotik hona. Bere ingurugiroari bikain egokitutako artzaintza, eta nola ez, ardi latxari egokitutako artzaintza. Ardi latxa kalitate altuko esne emailea dugu eta bere inguruneari bereziki egokitzen den animali gogor eta trebea.

 

 

Gure mendietako zein aranetako belardien kalitate bikainari eta hauek janda ardi latxak sortzen duen esneari esker baldintza ezin hobeak sortzen dira  gazta bezalako jaki bat sortzeko. Eta baldintza paregabe hauei esker sortu zen gaur egun Idiazabal bezala ezagutzen dugun gazta paregabea.
Beraz, Idiazabal gazta, ardi latxa zein Karrantzanaren esneaz eta Gipuzkoan, Nafarroan (Erronkari Ibaxan ezik), Bizkaian edo Araban egiten den gazta dugu:

    

 

  • Esne gordinaz.
    
  • Soilik ardi latxa edo karrantzanaren esnearekin.
    
  • Gutxienez 2 hilabeteko ontzea. 
    
  • Bere tamaina txikia edo ertaina da, kilo edo hiru kilokoa, naiz kuñatan saldu daitekeen.
    
  • Koagulazio entzimatikoz egina (gatzagiz).
    
  • Egosi gabeko gazta (38ªC-tik pasa gabe).  
    
  • Prentsatua, pasta gogorrekoa. 
    
  • Koipetsua: gutxienez koipe materia %45-ekoa.  
    
  • Keztatua edo naturala.

 

Gogora dezagun IDIAZABAL gaztaren 100 gramoko:

    

 

  • Proteina: 21 gramo.
    
  • Koipea: 33 gramo. 
    
  • Gatza(CINa): 1.8 gramo. 
    
  • Kaltzio: 1.873 miligramo.
    
  • Fosforo: 817 miligramo. 
    
  • Energia: 385 Kilokaloria.

 

 

Kaltzio kopuru altua azpimarratuko dugu, honek osteoporosia prebenitzen laguntzen duelarik.
 Agian ez da hain ezaguna hortzetako kariesaren prebentziorako duen eragina. Kariesa sortzen duten zenbait mikroorganismoren hazkundea galarazten duelarik. Propietate hau, listua sortzeko eraginari eta karbono hidrato kopuru txikiari esker da.

 

ALBI” Idiazabal gazta, gure arkumeen gatzagi naturalarekin egiteak eta azalean parafina edo margo jangarri babeslerik ez erabiltzeak  produktu artisau gixa bereiztea ahalbidetzen digu.
Horrela gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.

 

On egin dizuela!